Posible al da okerreko gorputzean jaiotzea? Giza eskubidetzat hartu behar al da pertsona osasuntsu bat, kontrako sexuaren itxura eman nahi izateagatik, tratamendu kaltegarrien eta atzeraezinen mende jartzea farmako eta kirurgiekin? Ba al dago trans haurtzarorik? Zergatik daude gero eta adingabe gehiago eta, batez ere, neska gehiago, emakume izan nahi ez dutenak eta euren burua trans edo ez-binario gisa aldarrikatzen dutenak?
Nori egiten dio mesede horrek guztiak? Zergatik esaten dugu transgenerismoa emakumeen eskubideetarako ideologia galgarria dela eta haurrak eta nerabeak eraso egiten dituela? Zergatik da atzerakada homosexualentzat eta bisexualentzat? Zer esan nahi du baiezko terapiak? Zergatik esaten dugu feministok trans legeak mozal legea direla?
Hemen ideia eta datu gakoak aurkezten dizkizugu, zer gertatzen ari den uler dezazun eta emakume hitzaren esanahia ezabatuz hasten den erasoaldiari, bere burua emakume aitortzen duen edozein gizon ere emakumea dela defendatzen duenari, aurre egiteko argudioak aurki ditzazun.
- 1. Zer dira queer teoria eta trans ideologia: genero-identitatea
- 2. Nola eragiten du emakumeen eskubideetan/h2>
- 3. Zergatik genero-identitatearen ideologia bateragaitza da feminismoarekin
- 4. Ez dago trans haurtzarorik, baina hori eraikitzen da
- 5. Nork sustatzen du genero-identitatearen ideologia munduan
- 6. Nola hedatzen da genero-identitatearen ideologia
- 7. Genero-identitatearen ideologiaren eragina osasunean
- 8. CASS txostenaren eragina (2024)
- 9. Gezurrak eta faltsukeriak agerian utzi
- 10. Destrantsizionatuak eta desistituak
- 11. Dokumental gomendagarriak
- 12. Sakontzeko liburuak
- 13. Recursos destacados
Zer dira queer teoria eta trans ideologia: genero-identitatea
Queer teoria transgenerismoaren oinarria da. Transgenerismoak ideia faltsuak, antizientifikoak, ultrakontserbadoreak eta antifeministak sustatzen ditu.
Queer teoriak oinordetzan jasotako sailkapenak zalantzan jartzen ditu. Izan ere, giza izaeraren konplexutasunaren aurkako inposizio bortitzak direla uste du. Bere ideia nagusiaren arabera, identitate subjektiboa sexu sentituan oinarritzen da eta azken hori errealitatean materiala den gorputzaren sexutik bereizten da. Hasiera batean, sexualitate disidenteen ideia –queer, arrotza eta sailkaezina esan nahi duena- askatzailetzat hartu zen, homosexualitateari lotutako estigmen eta diskriminazioaren aurka borrokatzeko. Halaber, kontzeptu guztiak ugaritzen eta zatikatzen dira: feminismoaK, indarkeriaK, sexualitateaK, etc.
Gender Trouble (1988) lanean, Judit Butler-ek, queer teoriaren erreferentziazko ideologoak, defendatzen du sexua eta generoa ez direla, alde batetik, errealitate biologiko materiala eta, bestetik, sexuei ezartzen zaien eta emakumeak azpiratzen dituen gizarte-konstruktua, baizik eta sexua zein generoa gizarte-konstruktu trukagarriak direla. Queer teoriaren ustez, generoa identitatea da. Sexuaren eta generoaren arteko gurarizko nahasmen horretatik sortzen da transgenerismoaren kontzeptu nagusia: genero-identitatea. Genero-identitatea sexuaren, generoaren, sexualitatearen eta genero-adierazpenaren konbinazio anizkoitzez osatuta dago, espektro ez-binario batean, emakumeak eta gizonak baino ez daudela ukatuz.
Queer teoriaren arabera, genero-disforia (norberaren gorputz sexuatuarekiko ondoeza eta arbuioa eta beste sexukoa izateko nahia) ez da existitzen, ez da pertzepzio-nahasmendua. Izan daitekeena da genero-inkongruentzia, alegia, jaiotzean esleitutako sexua bat ez datorrenean pertsona bakoitzaren benetako identitatearekin –sortzetiko sentimendua edo jariakorra den horrekin–. Hots, gorputz okerrean jaio daitekeen gorputzaz aparteko ni bat dagoela defendatzen dute. Gogoratu behar da disforia, orain genero-inkongruentzia esaten zaiona, oraindik ere agertzen dela GNS-11n (Munduko Osasun Erakundearen Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena) eta OMD-5ean (American Psychiatric Association-en Osasun Mentaleko Diagnostiko eta Estatistikako Eskuliburua).
Transaktibismoak defendatzen du, ondorio guztietarako, legezko sexua, genero-identitatean oinarrituta legokeena eta ez pertsonaren gorputzean, askatasunez aukeratzea; genero-inkongruentzia deritzona despatologizatzea; eta gorputza farmako eta kirurgiekin aldatzeko eskubidea, edozein adinetara, sentitutako identitatera egokitzeko.
Egia esan, queer teoria ideia posmodernoen zatia da. Horiek XX. mendeko 80ko hamarkadatik indartsu sartu ziren eta berehala Gerra Hotzaren amaierarekin eta bloke sobietarraren erorketarekin hedatu ziren, kapitalismo neoliberalak eta berarekin batera doazen balore indibidualistek bultzatuta.
Ideia posmodernoak dira ideia eta politika aurrerakoiekiko erreakzioa, gizarte bidezkoagoaren alde, munduko boterearen egitura ekonomiko eta politikoak agerian utziz eta horiek eraldatuz, borrokatzen zirenak. Sozialismo erreala deritzonak egindako akatsen aitzakian, gizarteak axola ez duela eta subjektu indibiduala guztiaren erdigunea dela dioen ideia gailentzen da. Ongizatea ez da aberastasunaren birbanaketan oinarrituko, mito neoliberal nagusian baizik: dena merkantzia bihurtzen duen mundu baten aukera askean.
Margaret Thatcherrek argi eta garbi adierazi zuen neokontserbadoreen ikuspegia:
“[Pobreek] gizarteari egozten diote euren arazoen errua, baina ez dago gizartea deitzen diogun hori. Gizon eta emakume indibidualak daude eta familiak ere badaude. Ezein gobernuk ezin du ezer egin pertsonen bidez ez bada, eta pertsonak beraien buruaz arduratu behar dira lehenik. Gure eginbeharra geure burua zaintzea da, eta gero gure bizilagunak.”.“ (1987)
Queer teoria ideia ultrakontserbadore horiekin bat dator. Izan ere, itxuraz hizkuntza eta adierazpen urratzaile eta iraultzaileak erabiliz, desberdintasunak ulertzea zailtzen du eta horiek desagerrarazteko borroka desegiten du. Sexua sentimendua dela, eta ez errealitate objektiboa, kontuan hartzen bada, emakumeok emakumeak izateagatik jasaten dugun ezberdintasuna ezkutatu egiten da. Era berean, berdintasunaren eta emantzipazio kolektiboaren idealak ordezkatzen dira subjektu indibidualean oinarritutako premia indibidualak betetzean. Halaber, hobekuntza materialetan oinarritutako bizitza duina aldarrikatu beharrean, izateko eskubidea aldarrikatzen da. Eta horrek ez du zapalkuntza-egoerarik eraldatzen!
Ordezkapen ideologiko hori mugimendu sozial eta politikoen barruan hedatzen da: sindikatuak, ezkerreko alderdiak eta eskubide zibilen aldeko borroka-elkarteak, hala nola mugimendu gay-lesbikoa, non borroka bereganatzen duen LGTBIQA+++ kolektiboaren ideia sartzen den. Esamolde horrek modu interesatuan nahasten ditu sexu-orientazioa eta anomalia kromosomiko edo hormonalak (intersexualitatea), norberaren gorputz sexuatuaren pertzepzio-nahasmenduak (genero-disforia) eta gero eta izendapen-zerrenda handiagoak eragindako baldintza medikoak.
Baina feminismo erradikalak erreakzio ultrakontserbadore horri aurre egiten dio, patriarkatuaren eta neoliberalismoaren arteko aliantza baita. Jarraitu irakurtzen!
Nola eragiten du emakumeen eskubideetan/h2>
Sexu-autoidentifikazio legeak atzerapausoa eta emakumeen eskubideen urraketa dira:
- Edozein gizonek bere borondate hutsarekin bere burua emakumetzat jo baldin badezake, esparru publikoan eta politikoan emakumeen diskriminazioa ezabatzeko berdintasun-politikek zentzua izateari uzten diote (adibidez, emakumeek partaidetza-kuotak eskuratzeko aukera ematen zaie gizonezkoei.)
- Sexuen arteko egiturazko desberdintasuna ezagutzeko estatistikek fidagarriak izateari uzten diote sexuak datu objektiboa izateari uzten badio (soldata-arraila, gizarte-bazterketa, politika eta kultura). Datuak sexuaren arabera bereizita ez badaude, ezin dira ezberdintasun errealak eta potentzialak identifikatu.
- Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria ezkutuan geratzen da. Kriminalek euren burua emakumetzat jotzen badute, ez da indarkeria matxistaren astungarria aplikatuko, baizik eta emakumeen arteko indarkeriatzat hartuko da.
- Emakumeentzat bakarrik diren espazio seguruak desagertzen dira, hala nola komunak, aldagelak, aterpeak edo espetxeak, emakumeek duintasunerako eta osotasun fisikorako duten eskubidea urratuz, eta horiek sexu-erasoak jasateko arriskuan jarriz. Bortxatzaileak ere, emakumeak direla esanez gero, emakumeen espetxeetara joan daitezke.
- Emakumezkoen kirolak eta oposizioetako proba fisikoek bidezkoak izateari uzten diote. Edozein gizon lehia daiteke emakumeen aurka bere abantaila biologikoa aprobetxatuz (hori mantentzen baita, testosterona mailak jaisteko medikazioa hartzen badu ere.) Euren parte-hartzeak desabantailan eta lesioak pairatzeko arriskuan uzten ditu emakumeak.
- Hizkuntza deshumanizatzailea: hilekoa duten pertsonak, haurdunak, ugaltzaileak, baginadunak edo zerbixdunak, umetoki-eramaileak.
- Lesbianei transfobia izatea leporatzen zaie genero-identitate femeninoa dutela dioten eta beren burua lesbianatzat jotzen duten gizonak errefusatzeagatik.
- Lesbianak eta gayak trantsizionatzera bultza daitezke euren homosexualitatea onarrarazi beharrean.
- Amatasun eskubide eta prestazioen oinarria da emakumeek haurdun geratzeko eta erditzeko duten gaitasun esklusiboa. Emakume direla dioten gizonak amaren legezko kategorian sartzeak amatasunaren garrantzi soziala higatzen du eta amaren eskubideak urratzen ditu.
- Emakumeen ugalketa-ahalmenaren ustiapenak eta merkantilizazioak gizonei ernaltzeko eta erditzeko aukera ematea helburu duen ikerketa medikoa ere indartzen dute.
Zergatik genero-identitatearen ideologia bateragaitza da feminismoarekin
Feminismoa hiru mende baino gehiagoko mugimendu eta teoria politiko kritikoa da, bere subjektua emakumea da eta generoa abolitu nahi du. Gizarte-konstruktu horrek rol sexual estereotipatu ezberdinak ematen dizkie gizonei eta emakumeei, eta patriarkatuari gizateriaren erdia menderatzeko eta mendean hartzeko balio dio.
Transaktibismoak aldarrikatzen du, bakoitzaren errealitate sexuatua alde batera utzita, emakume edo gizon izatea aukera bat dela eta generoa ez dela sistema zapaltzailea, baizik eta askatasunez aukeratzen den rol multzoa. Jaiotzean esleitutako sexuarekin bat ez bazatoz, neurrira egindako beste bat aukera dezakezu.
Generoa identitate bihurtzean eta sexu-kategoriaren ordez genero-identitatea jartzean, ezinezkoa da patriarkatuaren oinarriari aurre egitea eta sexuan oinarritutako emakumeen eskubideak defendatzea. Gure zapalkuntza identitate bihurtzea, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna betikotzen duten estereotipo sexistak goraipatuz, mugimendu feministaren aurka egitea da. Izan ere, emakume kategoria sexuan oinarritzen da.
└ Zentsura eta feministen jazarpena
Trans legeak antidemokratikoak dira, adierazpen-askatasuna eta iritzi-askatasuna kriminalizatzen baitituzte. Genero-identitatearen ideologiari buru egitea eta haren ondorio kaltegarriak salatzea, batez ere emakumeengan eta neskatilengan, jazarri eta zigortu egiten dira administrazio-zehapenekin (150.000 € arteko isunak) eta zigor penalekin gorroto- edo transfobia-delituagatik.Erakundeen babesarekin, jazarpena, mehatxuak eta zentsura normalizatu dira genero-identitateko legeekiko kritikoak diren feministen aurka, horiek isilarazteko helburuarekin. Beren postulatuen aurkako edozein aurkakotasun faxismotzat jotzen da, eta aurka dauden emakumeei TERFS (“feminista trans baztertzaileak”) izatea leporatzen zaie.
«Activistas LGTBI boicotean la presentación de un libro que tildan de tránsfobo» – Barcelona 2022.
«La UAB impide que la profesora feminista boicoteada por sus alumnas imparta otra clase por contravenir las normas del centro» – Barcelona 2022.
Tensió a la presentació d’un llibre crític amb la “ideologia transgènere” – Sabadell 2023.




Ez dago trans haurtzarorik, baina hori eraikitzen da
Trans haurtzaroa existitzen delako ideia helduen transaktibismoak behar duen aitzakia da genero-identitatearen legeak onartzeko eta giza eskubideak bermatu nahi direla argudiatzeko, Heather Brunskell-Evansek (2018) dioenez. Genero-identitatea pertsonaren gorputz sexuatutik bereizitako berezko sentimendua bada, identitate hori jaiotzatik existitzen da.
Transaktibismoak dioena:
Haur eta nerabe askok ez dakite zein den beraien benetako genero-identitatea, kategoria binario eta okerretan sailkatuak izan direlako. Jokoan, arropan, lagunartean eta beste sexuaren portaera prototipikoan lehentasunak ikusten badira, ziur asko neskatila edo mutiko transa da. Lagundu egin behar zaie haur eta nerabe horiei armairutik ateratzen, eta babestu egin behar dira haien familien intolerantziaren eta onarpenik ezaren aurrean.
Hala ere, sarritan, haur batek badaki zein den bere genero-identitatea, eta bere inguruneak egin behar duena da gorputzaren eta benetan denaren arteko inkongruentziak eragiten dion sufrimendua murriztea. Adierazitako genero-identitatea baieztatzea da kontua.
Gizarteak gorputzeko genitalen arabera genero-identitatea esleitzea da ondoezaren arrazoia, eta lehenbailehen gorputza aldatu behar da, bere benetako nortasun sentituari egokitzeko. Haurren gorputz osasuntsua aldatu egiten da pubertaroa eta bigarren mailako sexu-ezaugarrien garapena geldiarazteko farmakoekin. Hori trantsizioaren hasiera da.

Jarraian ikus daitekeen bideoan, ikastetxe publiko bateko 3 urteko haur baten amak Affac-ek (Kataluniako Ikasleen Familien Elkartea, Asociación de Familias de Alumnos de Cataluña) antolatutako “Nire semeak neskaz janztea gustuko du” prestakuntza nolakoa den azaltzen eta salatzen du. Prestakuntza hori El Tallerrek ematen du eta sexu maskulinoa duten haurren familia guztiei zuzenduta dago. Eduki horiek ez dute inolako oinarri zientifikorik, sexistak eta homofoboak dira, eta familiei gomendatzen zaie haurrak Chrysallis bezalako erakunde transaktibistetara eta Kataluniako Osasun Institutuko Trànsit zerbitzura eramatea. Azken horrek haurren garapen osasuntsua eteteko pubertaroko blokeatzaileak eta hormona gurutzatuak ematen dizkie.
Errealitatean gertatzen dena:
Haurren genero-disforia American Psychiatric Association-en OMD-5ean deskribatzen da. Fenomeno hori adierazle psikosozialetik abiatuta detektatzen da, eta ezin da nahastu haurren sexuari buruzko zalantzekin, ez eta jolasekin ere umeen garapenaren lehen faseetan. Norberaren gorputzarekiko ondoeza nortasuna eraikitzearen esparruan kokatu behar da, familiaren ingurunearekiko, ingurune afektibo eta sozialarekiko eta haurren ahultasun psikosozialarekiko. Errastik eta Pérez Álvarezek (2021) adierazi dute okerreko gorputz batean jaiotzeko aukerari buruzko kontakizunak eragin negatiboa izan dezakeela kasu horietan.
Mutilen (neskena baino ohikoagoa) arteko haurtzaroko genero-disforiari buruzko luzetarako azterlan garrantzitsuenak erakusten du nola gertatzen den bat-bateko erabakia nerabezarora iristean, ia % 90ekoa, eta haur horien % 70 inguruk homosexualtzat jotzen du bere burua (Singh, Bradley eta Zucker, 2021). Alabaina, euren burua trans deklaratzen duten eta genero-identitatea tratatzeko unitateetara jotzen duten adingabeen kasuan, batez ere neskenak ugaritu egiten ari dira etengabe.
Lisa Littman doktoreak (2019; 2021) euren burua transtzat jotzen duten neska gazteen artean giza kutsadura-eredua identifikatu du: Hasiera Azkarreko Genero Disforia (Rapid Onset Gender Dysphoria). Nesken lagun taldeetan eta aurretik genero-disforiaren zantzurik erakutsi gabe. Guztiek nabarmen areagotu zuten sare sozialekiko esposizioa, eta gehienak neskak dira. Eredu hori herrialde guztietan ikusten da.
Hemen oso baliabide garrantzitusa dugu: AMANDA familien elkartea, https://www.amandafamilias.org/
Silvia Carrascoren (koord.), Ana Hidalgoren, Araceli Muñozen eta Marina Pibernaten La coeducación secuestrada. Crítica feminista a la penetración de las ideas transgeneristas en la educación liburuan (2022), egileek erakutsi dute nola fabrikaten diren trans haurtzaroa eta trans nerabezaroa “ikasgeletatik hormonetara”: edukiekiko esposizio-prozesua eta indukzio-ariketak (mutila edo neska izatea zalantzan jartzea estereotipo sexisten arabera), bereganatzea (trans zarela ulertaraztea estereotipo horiekin bat ez bazatoz), trans izatea baieztatzea zalantza induzitua adierazten denean (eta ospakizun erritualizatua), eta osasun-zerbitzuetara (bizi arteko esku-hartze farmakologikoak hasteko) eta erakunde transaktibistetara bideratzea (familiari lagunduko diotenak).
DoFemCo elkarteak (Hezkidetzaren aldeko Irakasle Feministak, Docentes Feministas por la Coeducación gaztelaniaz) lan nekaezina egiten du egoera hori salatzeko, irakasleei prestakuntza eta babesa eskainiz: https://dofemco.org/
Trans izatearen kontakizunari eustea, berdinen eta herri-kulturaren gizarte-ingurune hurbilak balioetsia, ahultasun psikosozialak dituzten haurren eta nerabeen beste arazo larri batzuk ezkutatzeko modua da, eta ondoezaren jatorriei behar bezala aurre egin ahal izateko oztopoa.
Haurtzaroari dagokionez, transgenerismoaren beste alderdi kezkagarria da, queer teorian oinarrituta, adina kategoria zurruna dela eta haurren sexu-eskubideak ukatzen direla dioela. Edozein adini baimena emateko kontzeptua txertatuta, sexualitatea demokratizatzea planteatzen ari da (manifestua), eta horrek, egia esan, helduek adingabeei sexu-sarbidea izateko atea irekitzen du.
Kontakizun transgeneristak “berezko identitate transaren” aurkezpen naturalizatua eta mistikoa azpimarratzen du. Adibidez, trans familien Chrysallis elkarte boteretsuaren ipuin honetan (Danielen azalean) edo berriki saritutako 20.000 erle-espezie filmean, analisi feministak azaldu duen bezala.


Nork sustatzen du genero-identitatearen ideologia munduan
Ideologia horren eta hortik eratorritako legeen atzean interes ekonomikoak eta ideologikoak ezkutatzen dira, sistema kapitalista neoliberala are gehiago sendotu nahi dutenak, agenda transhumanista ezarriz, horrek ekarriko dituen ondorio sakonekin.
└ Proiektu transhumanista eta hura babesten duten enpresak
2006an, ARCUS International fundazio pribatuak giza eskubideetan adituak ziren pertsona batzuk bildu zituen, gay-aktibismoaren ingurutik hurbil zeudenak, Yogyakartako Printzipioak izeneko dokumentu bat egiteko. Dokumentu hori pribatua da eta ez du inolako balio juridikorik, baina transaktibismoak dokumentu ofizial eta lotesle gisa aurkezten du. Dokumentu honen helburua genero-identitatearen kontzeptua sexu-orientazioaren maila berean sartzea izan zen, bai eta LGTBIQ+ aterki artifizialaren barruan bildutako gutxiengoen giza eskubideen eremuan kokatzea ere.
Bigarren bilera batean, 2017an, helburu horiek zabaldu egin ziren (Yogyakarta+10 printzipioak), sexu eta genero kontzeptuak berriro definitzeko eta parekatzeko, eta trukagarri gisa aurkeztu ziren, sexua kategoria juridiko gisa desagerraraztea lortzeko. Hori mehatxu handia da emakumeen eskubideetan lortutako aurrerapenentzat. Izan ere, sexua ezabatzean gure zapalkuntzaren arrazoia ezabatzen da (ikusi 2. atala), eta gorputza eta pertsona erabat banatzea planteatzen du.
Queer teoriak defendatzen duen disoziazio hori proiektu transhumanistaren eta posthumanistaren oinarria da. Transhumanismoa bioteknologiaren laguntzarekin gizakiaren mugetatik haratago joatea proposatzen duen mugimendu ideologikoa da. Proiektu posthumanista (Humanity+) giza bizitza hobetzeko konpromiso gisa aurkezten da, gizaki perfektuagoak sortuz, gabeziarik eta gaixotasunik gabe eta gaitasun zabalduekin.
Proiektu honen alde iluna da iragartzen direla balizko onura batzuk, baina horiek berdintasun gabeko sarbide- eta kontrol-testuinguruan formulatzen dira, eta proiektu transhumanista garatzeko beharrezkoa da gizakiekin esperimentatzea, bereziki giza bizitzaren sorkuntzarekin eta garapenarekin zerikusia duen guztiarekin, eta hori ezinezkoa da legeak aldatu gabe. Proiektu transhumanista babesten eta finantzatzen duten enpresen multzoak lobby gisa jokatzen du, estatuei eta erakundeei beren agenda ezartzeko presioa eginez.

Prozesu hori Denton´s abokatu-bulegoaren estrategiari jarraituta egiten ari da: eztabaida publikoa saihestea eta aldaketa kezkagarri horiek kolektibo zapaldu baten giza eskubide gisa aurkeztea, edozein zalantza neutralizatzeko. Horrela NBE bezalako nazioarteko erakundeen agenda presionatzen eta markatzen joan da, eta eragina izan du berdintasun-politiketan ―pixkanaka genero-politika gisa berraipatzen ari direnak―, hezkuntzan edo osasunean, gero eta gobernu eta gobernuz kanpoko erakunde gehiago biltzen ari baitira estatuan eta estatuaz gaindi. Yogyakartako printzipioen erredaktoreetako batzuk erantzukizun handiko postuetan egon dira, hala nola Michael O´Flaherty, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziako zuzendaria, edo Víctor Madrigal Borloz, sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen arloan NBEko aditu independentea, Women´s Declaration Internationalek azaltzen duen bezala.
└ Genero-identitatearen sare mediko-industriala

Oso garrantzitsua da ulertzea trans haurtzaroaren hedapenaren eta ugalketa-eskubideen industriaren atzean (ugalketa-justizia ere esaten zaio) medikuntza- eta farmazia-industriaren korporazioak daudela, eta horietan negozio-iturri amaiezina ikusi dutela, esperimentazio aukeraz gain.
Gizakiekin egindako esperimentazio honen onurei buruzko kontakizuna posible da, komunikazio-korporazio handiek eta konplexu mediko-industrialak beren akziodunen zati handia partekatzen dutelako eta proiektu transhumanistan sartuta daudelako. Ez da kasualitatea Facebook-ek, PlayStation-ek, Microsoft-ek, Google-k edo Disney-k Trans Right are Human Rights ekimena sinatu izana, Trans in the City-k bultzatuta (https://www.transinthecity.co.uk/). Adibidez, Disney Corporation AEBetako adingabeei zuzendutako generoaren hedapenerako klinika ugariren finantzaketaren atzean dago.
Jennifer Bilek ikerketa-kazetariak, the 11th hour blogaren egileak, xehetasunez azaltzen du nola eta zergatik eraikitzen diren berak Synthetic Sex Identities (SSI) deitzen duena eta Sare Mediko-Industrialaren (Techno Medical Complex) konexio ekonomiko eta politikoak.
Medikuntza- eta industria-sare horren sexua berresleitzeko zerbitzuen onurei buruzko zifrak urtean % 25 baino gehiago hazi dira 2019az geroztik.

Azterketa honetan sakontzen duten gaztelaniazko elkarrizketa batzuk:
“La industria de reasignación de sexo espera convertir a más niñas en “niños” ya que calcula que ellas serán el 75% del mercado” – Entrevista de Nuria Coronado a Kajsa Ekis Ekman en La Hora Digital.
¿Quiénes son los hombres blancos, ricos, que están institucionalizando la ideología transgénero? – de Jennifer Bilek.
Nola hedatzen da genero-identitatearen ideologia
└ Legeen bidez
Ideologia transgeneristak lege bihurtzen du trans fikzioa, sexua alda daitekeelako ideia faltsua, alegia. 2023ko trans legeak legezko sexua, aitorpen bakanarekin, aukeratzeko eskubidea aitortzen du, ondorio guztietarako, eta trans identitateen despatologizazioa, gorputza desira eta adimenaren pertzepziora egokitzea errazten du. Gainera, ideia horiek ezartzen ditu, eta, beraz, bat ez etortzea zigor eta isunekin jazarritako gorroto-delitua da.
Nola iritsi gara honaino? Nazioarteko estrategia baten hedapenaren eta lurperatutako eraldaketa juridikoaren kronologia laburra. NTD (Dokumentala)
2007ko martxoan bi lege onartu ziren, bi genero-kontzeptu guztiz kontrajarriak zituztenak:
- Martxoaren 15eko 3/2007 Legeak, Pertsonen Sexuari buruzko Aipamena Erregistroan Zuzentzea arautzen duenak, Yogyakartako Printzipioen helburuei jarraituz, generoa identitatetzat definitu zuen. Dokumentu hori legezko baliorik gabea da, ARCUS Fundazioak deitutako bilera pribatu batetik sortua, esperimentazio transhumanistaren proiektuaren atzean (Humanity+) izanik. Sexua legeen oinarri gisa ezabatzea du helburu.
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak, oraindik indarrean dagoenak, honela definitzen du generoa: emakumeen eta nesken zapalkuntza eta desagerrarazi behar den indarkeria matxistaren oinarria. Espainiak sinatutako Europako Kontseiluaren Istanbulgo Hitzarmenean, erreferentziazko itun loteslean, jasota dagoen bezala.
2007az geroztik, transaktibismoaren presio politiko, akademiko eta kulturala areagotzen da, eta generoaren kontzeptuak identitate gisa genero-kontzeptua zapalkuntza gisa ordezkatzen du pixkanaka.
2014tik, 40 lege eta hezkuntza- eta osasun-protokolo trans onartzen dira parlamentu autonomikoetan, eztabaida publikorik eta herritarrei informaziorik eman gabe.
2020tik aurrera, genero-identitatea eta gainerako ideia transgeneristak txertatzen dituzten beste 5 lege onartzen dira: indarkeria matxistaren aurkako Kataluniako legea (Llei 17/2020, de 22 de desembre, de modificació de la Llei 5/2008, del dret de les dones a erradicar la violència masclista); Estatuko Hezkuntza legeak (Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación), adingabeak babesteari buruzkoa (Ley Orgánica 8/2021, de 4 de junio, de protección integral a la infancia y la adolescencia contra la violencia), “sí es sí” legea (Ley Orgánica 10/2022, de 6 de septiembre, de garantía integral de la libertad sexual) eta Kirolari buruzkoa (Ley 39/2022, de 30 de diciembre, del Deporte).
2018. eta 2022. urteen artean, Estatuko trans lege bat onartzeko hiru ahalegin egon ziren, eta 2023ko otsailaren 28an, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko legearekin amaitu zen. Guztira 46 trans lege edo ideologia transgenerista dutenak.
Iturria: El impacto del modelo afirmativo en la salud de las personas adultas y menores, Confluencia Movimiento Feminista (2023)
└ Hedabideen eta hezkuntzaren bidez
Egun, komunikabide guztiek trans errealitateaz hitz egiten dute, transgenerismoarekiko ahots kritikoak agertu gabe. Haurrentzako programek, telesailek, filmek eta baita marrazki bizidunek ere ikuspegi hori indartzen duten trans pertsonaiak dituzte, eta sare sozialak hori sustatzen duten influencer-ez beteta daude.
Ideologia transgenerista hizkuntzaren bidez ere nagusitzen da. Emakumeak eta gizonak funtzio fisiologikoak eta ugalketa-funtzioak dituzten gorputzetara mugatzen dira. Gorputzei buruz, eta ez pertsonei buruz, mintzatzen da: hilerokoa duten gorputzak, haurdun gera daitezkeen gorputzak; emakume eta neskato cis-i buruz mintzatzen da, emakume eta neskato transekin alderatuta (lehenengo kasuan, esleitutako sexua eta genero-identitatea bat datozenean; bigarren kasuan, horrela ez denean), hau da, emakume mota bat bihurtzen gara. Sexu-orientazioak ere konbinatzen dira, eta hitz egiten da, adibidez, emakume lesbiana transei buruz, esaten baita emakumezko zakila dutela… Edo aita haurdunak deitzen zaie beren burua gizontzat duten eta seme-alabak dituzten emakumeei. Sexua ez dela behatzen diote, esleitu baizik. Eta hainbat hizkuntzatan existitzen ez den hirugarren genero gramatikala duen hizkuntza asmatzen da, neutroa dena (adibidez, katalanez -is amaitutako pluralekin, –es gaztelaniaz, edo she/he ordez, ingelesez they erabiliz).

Ideologia transgenerista hezkuntza-etapa guztietan ezarri da, haur-hezkuntzatik unibertsitateetara. La coeducación secuestrada. Crítica feminista a la penetración de las ideas transgeneristas en la educación liburuak azaltzen duen bezala, inprimaki ofizialek sexu edo genero sentiturako laukiak dituzte; elkarte transaktibistek irakasleak, ikasleak eta familiak hezten eta sentsibilizatzen dituzte zientzia ordezkatzen duten queer falazietan, eta hezkuntza-materialak eta aisialdiko jarduerak birformulatuta daude ideologia transgeneristatik, eta ideia antizientifikoak eta estereotipo sexistak erreproduzitzen dituzte.
Adrian Zelaiak, EKAI Group-eko presidenteak, elkarrizketa egin dio Silvia Carrasco Pons gure presidenteari, Bernedoko udaleku transaktibistetan izandako abusuen ondorioz. Ordubete pasatxoan, Silviak argi eta garbi azaltzen du genero-identitatearen ideologia nola sustatu eta finantzatu duten nazioarteko erakundeek, politika publikoek eta komunikabideek. Eta agerian uzten du horrek guztiak ideologia hori ikasgeletan sartzea ekarri duela, berdintasunerako heziketaz eta aniztasunarekiko errespetuaz mozorrotuta, eta horrek ondorio oso larriak dakarzkiola haurren eta nerabeen osasunari.

Katalunian, Hezkuntza Sailak irakasleen artean transgenerismoan oinarritutako programa sustatzen du: Coeduca´t. Irakasleen betebeharra da ikasleek aitortzen duten identitatea baieztatzea eta instalazioak (komunak, aldagelak, etc.) eta jarduerak (kirolak, irteerak, hitzaldiak, etc.) trans errealitate berrira egokitzea, ikasleen intimitatea eta segurtasuna kontuan hartu gabe, DoFemCo-ren txosten batek erakutsi duen bezala. Halaber, transfobiatzat jotzen den iritzi kritiko ororen aurkako zigorrak ezartzen dira.


Osasun-esparruan genero-disforiari heltzeko baiezko eredua ezartzen da, pertsonaren autodiagnostikotik abiatuta, eta dagoeneko aldatzen ari dira unibertsitate-curriculuma eta osasun-arloko langileen etengabeko prestakuntza osasun-zientzien eremu guztietan ikuspegi transgeneristatik. Hori gertatzen da, hain zuzen ere, emakumeak medikuntzarako ikusezinak izan garela eta genero-ikuspegia duen medikuntza beharrezkoa dela ulertzen hasi ginenean! Izan ere, emakumeek eta gizonek gure osasunari modu bereizgarrian eragiten dioten biologia eta gizarte-esperientzia desberdinak ditugu! Gaian sakontzeko, Carmen Valls doktore endokrinologoarekin egindako webinarra.
Genero-identitatearen ideologiaren eragina osasunean
Society for Evidence-Based Gender Medicine (SEGM) erakundeak modu sistematikoan jasotzen duen nazioarteko ikerketak gezurtatu egiten ditu disforia duten pertsonen baiezko terapia izenekoak osasun mentalerako dituen onurak (ez du ez genero-disforia murrizten ez eta ideia suizidak gutxitzen ere), eta pubertaroko blokeatzaileak eta hormonazio gurutzatua dituzten haurren tratamendu farmakologikoek eragindako kalte larrien aurka ohartarazten du. Hala ere, 2017az geroztik, Katalunian genero-disforia duten pertsonei arreta emateko baiezko eredua ezarri da. Eredu horren arabera, profesionalen zeregina pertsona bakoitzak adierazitako identitatea baieztatzea eta medikoki sexu gogokoenera igarotzea erraztea da. Transgenerismorako, ikusi dugun bezala, norberaren gorputz sexuatua baztertu eta eraldatu nahi izatea ez da nahasmendu bat, eta, horregatik, ez du uste beharrezkoa denik osasun mentaletik inolako lanketarik egitea, baizik eta transfobiatzat jotzen du haren jatorria aztertzea. Transaktibismoak leku guztietan ezartzen du bere arreta-eredua.
Baina pubertaroko blokeatzaileek eta hormonazio gurutzatuak osasunerako ondorio galgarriak eta askotan aldaezinak dituzte. Fitxa teknikotik kanpoko sendagaiak dira, hau da, beste gaixotasun batzuk tratatzeko balio dute, eta ez daude genero-disforiarekin lotutako ezer tratatzeko pentsatuta, frogatuta edo onartuta, ez baita nahasmendu fisiko bat, eta berariaz kontraindikatuta daude emakumeen eta hazteko prozesuan dauden haur eta nerabeen kasuan. Sexuaren itxura aldatzeko baino ez dira erabiltzen, nesken gorputzak maskulinizatzeko eta mutilen gorputzak feminizatzeko, kontrako sexuko bigarren mailako sexu-ezaugarriekin.
Pubertaroko blokeatzaileak GnRHko (gonadotropina) sendagai antagonistak dira, pubertaroan obulutegiak eta barrabilak egiten hasten diren hormona sexualak egitea eragozten dutenak. Ezagunena da prostatako, bularreko, obulutegietako eta endometrioko minbizia tratatzeko eta sexu-delitugileen kastrazio kimikorako erabiltzen den Lupron. Txostenik berrienek berretsi dutenez, honako ondorio hauek dituzte: hazkunderik eza, sexu-heltze eza, inpotentzia, kolesterola handitzea, osteoporosia, ernalezintasuna, depresioa, nekea, etc.
«Pubertaroa Tanner 2n (10-14 urte) blokeatu zaion haur eta nerabe batek ere ez du orgasmorik izan. Ezta bat ere.»
Marci Bowers, 2022 (WPATH, Transgenero Osasunaren Profesionalen Munduko Elkarteko presidentea eta Jazz Jenningsen zirujaua).
Pubertaroaren garapena, transgenerismoak adierazten duena ez bezala, ezin da gerarazi eta berriro ekin aurrerago, arazorik gabe, iritzia aldatzen bada. Gorputz osasuntsu baten hormonazioa hormona gurutzatuekin (beste sexukoak) ez da guztiz itzulezina, bizitza osorako ondorioak uzten ditu. Lortu nahi diren aldaketez gain, eragiten dituen albo-ondorioak ere ikusi behar dira:
Emakume batengan testosterona bidezko hormonazioak honako hauek eragiten ditu: klitorisa luzatzea, aurpegiko ilea haztea, aknea, muskulatura eta pisua handitzea, ahotsa aldatzea, alopezia, apnea, arazo psikiatrikoak ezegonkortzea, hipertentsioa, diabetesa, hezur-dentsitatea galtzea, bularreko minbizia, zerbixeko minbizia, obulutegiko minbizia, umetokiko minbizia, baginako atrofia, antzutasuna, etc.
Gizon batengan estrogeno bidezko hormonazioak honako hauek eragiten ditu: bularrak handitzea, muskulu-masa murriztea, inpontentzia, ahots-aldaketak, gaixotasun kardiobaskularrak, pisua handitzea, hipertentsioa, hiperprolaktinemia, diabetesa, antzutasuna, bularreko minbizia, etc.
Hormonazioaren ondoren, baiezko ereduak trantsizioa osatzeko sexua berresleitzeko kirurgiak eskaintzen ditu, gorputza eta genitalak aldatzen dituztenak beste sexuko itxura emateko. Emakumeen kasuan, kirurgia ohikoenak mastektomia bikoitzak dira, eta, ondoren, histerektomiak eta faloplastiak. Gizonengan, bularren ezarpenak, baginoplastiak eta ahotsaren eta aurpegiaren feminizazioa. Ebakuntza hauek aldaezinak dira eta konplikazio larriak eragiten dituzte bizitza osoan zehar.


└ Zein intzidentzia du disforiak eta zer eragin du aplikatutako baiezko ereduak.
Feministes de Catalunya elkarteak Trànsit Zerbitzuak artatutako kasuen kopuruaren bilakaerari buruz dagoen luzetarako txosten bakarra egin du; Trànsit Kataluniako genero-disforian espezializatutako erreferentzia-unitatea da eta baiezko eredua aplikatzen du. Datuek erakusten dute kasuak etengabe ugaritu direla 2012tik, eta esponentzialki 2017tik. 2020tik 2021era bitartean soilik, pandemian, kasuen igoera % 40koa da. Gero eta emakume gehiago artatzen dira, eta gero eta gazteagoak dira (askotan adingabeak). Katalunian, Trànsit Zerbitzuak artatutako pertsonen artean, adin-eredu argia, iraunkorra eta sexuaren arabera bereizita dago. 9 urtetik beherakoen artean, mutilak dira nagusi (% 59,3); aurrenerabeen eta 18 urtera bitartekoen artean, neskak dira nagusi (% 66,3); helduen artean, gizonak dira nagusi, 30 urtetik gorakoen artean ia % 70 baitira.



Soilik Trànsit Zerbitzuaren datuak kontuan hartuta (medikuntza pribatuaren eta endokrinologia pediatrikoaren daturik gabe), 2015-2021 urteetan zehar sexuaren eta adinaren arabera metatutako hazkundeak erakusten du denboraldi horretan gehien hazi den taldea 10-14 urte bitarteko neskatoena dela (% 5.700). Joera horiek berak ikusi dira beste herrialde batzuetan, baita Espainiako gainerako erkidegoetan ere.
2016ko txosten batean, Trànsit Zerbitzuak berak argitaratu zuen kasuen % 87 lehen kontsultatik ateratzen zirela hormonen errezetarekin. Martín Endararen ikerketak azaltzen duen bezala, Zerbitzua sortu zuen ginekologoak, Rosa Almirallek, dioen lez, hormonazioa zerbitzura joaten den pertsonaren eskariari eta erritmoari jarraituz egiten da.

└ Zer egin dute beste herrialde batzuek? Zeintzuk dira gomendio medikoak?
2018an, hamarkada bat baino gutxiagoan sexu-aldaketa eskatzen zuten neska nerabeen kopurua % 4.400 igotzeagatik asaldatuta, Erresuma Batuko gobernuak ikerketa independente bat enkargatu zuen. Cass Txostenak ondorioztatzen duen bezala, Tavistock-Portman Klinikako adingabeen genero-identitatearen unitateak (GIDS), Trànsit-en baliokideak (Katalunian) hain zuzen ere, ez zeraman datuen erregistro eraginkorrik, eta horrek kasuen hazkunde azkarrari eta zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko ohiko mekanismoen porrotari egozten die. Halaber, adostasunik eza eta genero-disforiaren izaerari eta, ondorioz, erantzun kliniko egokienari buruzko eztabaida ireki baten berri ematen du.
Suedian, Karolinska Ospitaleak, genero-disforiako kasuen tratamenduan erreferentzia denak, 2021ean erabaki zuen adingabeei pubertaroko blokeatzaileak eta hormona gurutzatuak agintzeari uztea, horien ondorioei buruzko luzetarako azterketen ondoren.
2020an, Finlandiak debekatu zuen terapia hormonala errezetatzea, Nordic Journal of Psychiatry aldizkarian argitaratutako ikerketa baten ondoren, hainbat urtez baiezko eredua aplikatu ondoren artatutako kasuei buruz erregistratutako datuetan oinarrituta, eta kasu kopuruaren eta horien eraginaren hazkunde esponentziala behatuta.
Katalunian, Medikuen Elkargoak haurren eta nerabeen arretari heltzeko posizionamenduari buruzko dokumentua argitaratu du. Bertan, osasun mentala ebaluatzea eta farmakologikoaren gainetik tratamendu psikologikoa ematea gomendatzen da, bai eta off-label botiken erabilera baztertzea ere.
“Profesionalek informazio argia eta ulerterraza eman behar diete adingabeari eta haren guraso eta tutoreei prozedurei buruz (arrisku eta onura potentzialak, itxaropenak eta mugak eta aukerak itzulgarriak izateko aukera barne), bai eta ebaluazio psikologiko eta endokrinologikoen beharrari buruz ere, trastorno psikiatrikoak edo komorbilitateak baloratuz, trans izaerarekin lotuta egon ala ez, eta farmakologikoari aurre egiteko tresna psikologikoak lehenetsiz”.
Zenbait datuk dioten bezala, neska nerabeen arteko trantsizioen gorakadak elikadura-jokabidearen nahasmenduak (EJN) ordezka ditzake, batez ere, anorexia, hautemate- eta gorputzaren baztertze-nahasmendua ere badena.
CASS txostenaren eragina (2024)
2024ko urtarriletik hona izandako hiru gertaera ezagutaraziek adingabe osasuntsuak hormonekin tratatzea zalantzan jarri dute. 2024ko otsailean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adingabeen kasuetan“osasun transgeneroa” artatzeko ikuspuntuak eta moduak aldatu behar izan zituen, Society for Evidence-Based Gender Medicine (SEGM) elkartean batzen diren beste hainbat elkarte mediko eta feminista batzuek egin zuten presioaren ondorioz. Halaber, ez zuela haurren eta nerabeen inguruan gomendiorik emango adierazi zuen, ez eta baiezko tratamenduak, hau da, pazienteak berak egindako autodiagnostikoaren arabera pubertaro-blokeatzaileak eta hormona gurutzatuak erabiltzen dituenak, epe luzean duen eraginean ere. Izan ere, balizko onuren inguruan dauden ebidentziak mugatuak dira. Gainera, duela gutxi, baiezko eredua, eredu holandarra ere deitzen dena, geldiarazi dute izena ematen dion lurraldean.
2024ko martxoan, World Professionals for Transgender Health (WPATH) erakundeko osasun-langileen arteko elkarrizketa pribatuak azaleratu ziren. Elkarrizketa horiek zera erakutsi zuten, arduragabekeria profesional izugarria zegoela pubertaro-blokeatzaileen eta hormona gurutzatuen tratamenduen inguruan: berriz ere, adingabeei eta haien familiei ez zitzaizkien behar bezala jakinarazi epe luzeko arriskuak eta ondorioak. Ikerketa berrienen arabera, ondorio horien artean hauek daude: hazkundearen atrofia, sexu-heltze eza, anorgasmia eta inpotentzia etorkizunean, kolesterolaren igoera, osteoporosia, antzutasuna, depresioa edo neke kronikoa, besteak beste.
2024ko apirilean, Hillary Cass izeneko pediatra ospetsuak zuzendutako Cass txostenaren bertsio osoa argitaratu zen. Cass doktoreak aztertu zuen, lau urtez eta hogetia hiru ospitale-unitate espazializatuetan, baiezko ereduak eta tratamendu hormonalek duten eragina genero-disforia duten adingabeengan. Ondorioak biziki larriak izan ziren eta Erresuma Batuko egunkari garrantzitsu guztiek horrelaxe iragarri zuten lehen orrialdean. Txostenak erakusten zuenaren arabera, urteetan zehar adingabeengan pubertaroko blokeatzaileekin eta hormona gurutzatuekin eramandako tratamenduek ez zuten oinarririk; hau da, arduragabekeriaz eman ziren, ondorioak galgarriak baino galgarriagoak eta atzeraezinak izanda. Hori ez ezik, bularrak, zakila eta abar moztera eta beste kirurgia batzuk egitera ere eramaten dituzte pazienteak. Ez dago haien osasun mentalerako onurarik eduki dezakeen ezer, alegia.
Txosten hori ikerketa-enkargu baten emaitza izan zen. Enkargu hori burutu zen bereziki nesken artean ematen ari zen disforia kasuen emendatzearen arrazoia azaltzeko. Horrek jasotzen zuen arabera, horien ondoeza oinarri zientifikorik gabe jorratu zen. Izan ere, oso kalitate urriko ikerketetan oinarritu ziren medikuak. Gainera, oso komorbilitate handia berretsi zen (autismoa, faktore psikosozialak, sexu-abusuak, eta abar); hori ez zen aintzat hartu eta, ondorioz, okerrago artatu zen, zuhurtasunik gabe, alegia. Halaber, txostenak salatu zuen praktika klinikoarekin zerikusirik ez zuen aktibisten presioak eragina izan zuela. Horren aurka, hamazortzi urte baino lehenagoko hormonazioaren aurrean (emakumeen zein mutilen antza hartzekoak), psikoterapia eta ikuspegi mediko estandarizatuak lehenetsi behar zirela defendatu zuen. Bestalde, osasun pribatuak duen erantzukizunaz ohartarazi zuen hormonen tratamenduari eta preskripzio komertzialari dagokionez, eta hezkuntzak eta hedabideek duten eragina azpimarratu zuen, haurtzaroan eta nerabezaroan genero-disforia kasuak esponentzialki areagotzen lagundu baitute. Hau guztiak bat egiten du Trànsit txostenarekin eta La coedudación secuestrada liburuarekin.
Hilary Cass doktoreari egindako elkarrizketa: https://www.youtube.com/watch?v=gNTkEoSAaKI
Recursos destacados

Cass Txostenaren gomendioen laburpena
Hauxe da 2024ko apirilean argitaratutako Cass Txostenaren behin betiko bertsioaren txosten betearazlearen gure itzulpena. Lau urteko ikerketaren ondoren, 400 orrialde xehetasun guztiekin.
Gezurrak eta faltsukeriak agerian utzi
Jarraian, albiste engainagarri eta faltsukeria zabal batzuei erantzungo diegu.
| Faltsukeria | Erantzuna |
| Okerreko gorputzean jaio daiteke | Aitzinetik, batez ere haurtzaroan, zeuden gaitz mentaletan, autoestimuan eta nortasunean eragina izan dezakeen faltsukeria |
| Giza espeziea ez da binarioa | Giza ugalketaren biologiaren aurka doan baieztapen faltsua |
| Sexua alda daiteke | Desirak baieztatuz baino ez, horiek egitate bihurtu nahi dituen pentsamendu magikoa |
| Generoa identitatea da | Jario edo alda daitekeela dioen arren, kategoria soziala den generoa funtsezko eta berezko identitatera igotzen duen ikusmolde sexista. |
| Sexu-orientazioa genero-identitatea bezalakoa da | Azken finean heterosexualitatea erreproduzitzen duen balizko sexu sentituarekin parekatze homofoboa |
| Nesken garunak eta mutilen garunak daude | Ikerketa zientifikoak, bereziki epigenetikaren aurkikuntzen ondorioz, baliogabe utzitako sinesmen neurosexista |
- Hobe seme transa hildako alaba baino. Hobe alaba transa hildako semea baino
Ez dago baieztatzen eta trantsizionatzen ez bazaie adingabeek beren buruaz beste egiteko aukera gehiago dutela frogatzen duen daturik. Izan ere, azterlan batzuen arabera, nerabeen % 70-90ek disforia gaindituko dute sozialki trantsizionatzen ez badira.
- Mutikoaren garuna neskatilaren gorputzean
Neurozientziak, honezkero, erakutsi du ez dagoela ezberdintasun sakon eta oinarriturik emakumeen eta gizonen burmuinen artean. Neurosexismoa gaindituta dago, ez da zientifikoki sostengatzen, eta genero-estereotipoak eta -rolak justifikatzeko helburua baino ez du. Kontsulta daiteke, adibidez, Gina Rippon neurologoaren The Gendered Brain liburua aurkezten duen artikulu hau.
- Trantsizio soziala ez da kaltegarria
Trantsizio sozialak disonantzia sortzen du familiak eta inguruak adingabeari esaten diotenaren eta duen gorputzaren eta sexuaren artean. Bigarren mailako ezaugarriak garatzen dituenean, bere gorputza gorrotatuko du eta garapena eten nahi izango du pubertaroko blokeatzaileak eskatuz. Haurtzaroan esaten digutena gure psikean finkatuta geratzen da.
- Pubertaroko blokeatzaileek denbora emateko balio dute eta itzulgarriak dira
Pubertaroko tratamendu blokeatzaileak (GnRHko agonistak) hasten dituzten haurren % 98k hormona sexual gurutzatuekin (estrogenoak edo testosterona) eta kirurgiekin jarraitzen dute. Ondorio kaltegarri ugarien artean daude hezur-dentsitatea gutxitzea, ugalkortasunari eta funtzio sexualari eragitea (esterilizazioa eta anorgasmia), garuneko aldaketak, pentsamendu suizidak emendatzea, bihotzekoak, beroaldiak, buruko minak eta migrainak izateko arrisku handiagoa.
Disforia duten adingabeei ematen zaizkien pubertaroko blokeatzaileak endometriosia eta prostatako minbizia tratatzeko edo sexu-delitugileak kastratzeko erabiltzen diren droga berberak dira. Horien ondorioak iraunkorrak dira. Gainera, haurrek ezin diete baimen aske eta informaturik eman esku-hartze horiei.
«Tannerreko 2. estadioan (10-14urte) pubertaroa blokeatu zaion ezein haurrek EZ du INOIZ orgasmorik izan. Hau da, benetan zero da».
Marci Bowers WPATHko presidentea eta Jazz Jenningsen kirurgiaren arduraduna
Destrantsizionatuak eta desistituak
Destrantsizioa da dagoeneko hasitako genero-trantsizioko prozesua etetea eta lehengoratzea. Desistimendua, ordea, trantsizio-ideiak bertan behera uztea da inolako aurretiko arreta medikoa jaso baino lehen. Espainian ez da destrantsizio- edo desistimendu-daturik jasotzen, ez dira horien arrazoiak aztertzen, eta ez dago indarrean osasun-laguntzako protokolorik kasu horietan.
Trantsizioen kopuruak esponentzialki gora egiten duen bitartean, destrantsizioaren kopuruak ere gora egiten du. Ez da datu ofizialik jasotzen, eta trans aktibismotik baieztatzen da hondar-kasuak direla. Hala ere, Subreddit “detrans” delakoak 47.000 pertsona baino gehiago ditu harpidetuta, eta egunetik egunera gero eta testigantza gehiago azaltzen dira desistitu edo destrantsizionatu duten pertsonengandik.
Kasu mediatikoena Erresuma Batuko Keira Bell izan da. Keira Bell 15 urterekin joan zen Tavistock-Portman Klinikara eta bertan baiezko terapia jaso zuen: 16 urterekin pubertaroko blokeatzaileak, 17 urterekin hormonazio gurutzatua eta 20 urterekin mastektomia bikoitza. Urtebete geroago, depresio- eta antsietate-arazoak gainditu ez zituenez, trantsizioa presazko erabakia izan zela ikusi zuen, eta hiru kontsulta mediko egin ostean prozedura horiek guztiak egin zizkion klinika salatu zuen. Auzitegi Gorenak Bellen aldeko epaia eman zuen epai historikoan.
Espainian, hainbat salaketa publiko eta destrantsizionatuen testigantzak atera dira argitara; hala nola Sandra Mercado, La estafa del transgenerismo: Memorias de una destransición (Tierra de Nadie, 2022) liburuaren egilea, eta Susana Domínguez, baiezko terapiaren biktima eta Espainiako osasun publikoa salatzen lehena. Baita Amelia Guerrero ere, Cadizko aktibista eta artikulugilea, eta Nagore de Arquer, psikologiako ikaslea eta Mamá, soy trans (Deustu, 2023) liburuaren egilekidea ere bai.Bi emakume destrantsizionatuek, bata alemaniarra eta bestea belgikarra, Europako neska gazte askoren destrantsizio-istorioak bildu dituzte Post Transen.

Webinarra: Pablo Expósitoren Destransición de género: ¿hay marcha atrás? (2020). Psikologian eta zientziaren filosofian masterra egin ondoren, Pablo Expósito psikologoak bere ikerketa-lanaren emaitzetatik abiatuta, genero-destrantsizioari buruz hitz egiten du, genero-identitatearen eta genero-disforiaren kontzeptuak berraztertuz.
Dokumental gomendagarriak
└ Transgender Kids: Who Knows Best? (2017)
Dokumental honek azaltzen ditu “trans” haurtzaroei aurre egiteko Kanadan izan diren bi ereduak. Ume transgeneroei gertatzen zaienari buruzko akordioa ez dagoen arren, baiezko eredua unibertsala bilakatu da. Datu eta historia pertsonal horiek geure buruari galdetzera eramaten gaituzte zer dela eta 2010. urteaz geroztik sexua berresleitzeko kirurgiak % 400 igo diren eta zergatik ezkutatzen diren desistimendu tasak.
Esteka hau jarraituz ikus dezakezue.
└ The Trans Train (2019)
Suediako Uppdrag Granskning ikerketa-kazetaritzako programak nerabezaroko eta haurtzaroko trantsizioei buruzko hainbat kapitulu eskaini ditu. The Trans Train programak destrantsizionatuen testigantzak aurkezten ditu, eta nesken genero-disforiaren hazkundea aztertzen du, profesionalei eta politikariei elkarrizketak eginez. Programak beste kapitulu bat eskaintzen dio trans haurtzaroen fenomenoari.
└ Dysphoric (2021)
Genero-identitatearen ideologia handitzeari eta horrek emakumeengan eta neskengan dituen ondorioei buruzko dokumental sorta da, batez ere, garapen bidean dauden herrialdeetan. Lau kapituluren bidez, dokumentalak honako hauek azaltzen ditu: emakumeak gorrotatzen dituen mundu batean emakume izatea nolakoa den, beren burua trans gisa identifikatzen duten pertsonen medikalizazioa, destrantsizioen bidezko trans damua, eta genero-ideologiarekin kritikoa izango den etorkizunerako nola lan egin.
└ TERF Wars (2021)
Umorezko ukituak dituen dokumental honek genero-ideologiarekiko kritiko diren feministen eta transaktibisten arteko gerra ideologikoa ikertzen du, Joanne Rowling egile britaniarraren ezeztapenerako deiekin amaitzen dena. Interneteko bideo-muntaien bidez, transaktibismoaren misoginia, inkongruentziak eta fanatismoa nabarmentzen dira.
└ Adulto Human Female (2022)
Dokumental britaniar honek emakumeen eskubideen eta erakundeak busti dituen trans ideologiaren arteko talka aztertzen du. Alde batetik, eztabaidarik ez dagoela azpimarratzen da, eta, bestetik, disidenteak ezeztatu egiten dituzte transfoboak izateagatik. Ez da soilik emakumeen eskubideak defendatzeko borroka: haurren babesa, errealitatea, arrazoia eta demokrazia ere arriskuan daude.
└ Affirmation Generation (2023)
Medikuntza transgeneristaren gezurrei buruzko dokumentala da. Sei destrantsizionatuen testigantza eta hamarkadetako esperientzia klinikoa duten osasun-langileen diziplina anitzeko talde baten elkarrizketen eskutik. 90 minutuko dokumentalak adituek berrikusitako 45 artikulu mediko eta kazetaritza-artikulu aipatzen ditu, eta erakusten du genero-disforiaren egungo arreta kaltegarria dela pazienteentzat.
└ The Call is Coming From Inside The House (2022)
Egungo elite kulturalen arteko suhartasun erlijioso posmodernoa dokumentatzen duten film laburrak dira.
Sakontzeko liburuak
└ Material Girls: Why Reality Matters for Feminism, de Kathleen Stock

Material Girls, gaztelaniara itzulita, baina ingelesezko izenburuari eutsiz, genero-teorien jatorri eta planteamendu nagusiei buruzko saiakera da, hitzen esanahia berrikustetik hasten den modu erraz eta argian idatzita. Sexua eta generoa, jaiotzean esleitutako sexua, gizarte-konstruktua, sexuaren errealitate materiala, emakumeak eta gizonak nolakoak diren adierazten duten ideiekin identifikatzeko sentimendu subjektiboari kontrajarrita, etc. Estilo laua eta errespetuzkoa erabiliz, transaktibisten argudioak desmuntatzen ditu eta emakumeen eskubideen defentsan errealitate materiala funtsezkoa dela erakusten du. Erreseina zabalagoa kontsulta daiteke gure blogean. Kathleen Stockek Sussexeko Unibertsitatean zuen lanpostua utzi behar izan zuen jazarpena pairatu zuelako, eta ordutik eztabaida eta elkarrizketetan parte hartzen du, Erresuma Batuko publikoaren aurrean arrazoia defendatzeko. (Shackleton Books, 2022)
└ Sobre la existencia del sexo, de Kajsa Ekis Ekman

Saiakera honek genero-identitatearen teoriei buruz hitz egiten du, sistema patriarkalaren erreakzio gisa. Teoria horiek, hizkera feminista eta urratzailea erabiliz, sistema patriarkala are gehiago sendotzeko eta feminismoak zalantzan jarritako genero-roletara itzultzeko interes ekonomikoak bultzatzen dituzte. Ekmanek erakusten duen bezala, gainditutzat (edo gainditzear) genituen ikuspegiak diskurtso publikora aurrerapen itxura batekin itzultzen ari diren une batean gaude. Badirudi generoa (eta ez sexua) biologikoa dela berriro, eta trans pertsonen eskubideak defendatzeko aitzakiarekin lege-sistema berregin nahi da, gizon eta emakume izatearen definizio ofiziala, alegia (hitza zuzenean ezabatzen ez denean), emakumeek ez ezik, homosexualek ere irabazitako eskubideak eta askatasunak jokoan jarriz. (Cátedra, 2021)
└ La coeducación secuestrada, de Sílvia Carrasco, Ana Hidalgo, Araceli Muñoz y Marina Pibernat

Lan hau ideia transgeneristak eskoletan sartzearen aurka dago, eta ohartarazten du hezkidetzaren izena bahituz, haurtzaro transak daudela defendatzen dela, eta itxura urratzailea duten ideia faltsuak erabiliz, gero eta gehiago eramaten direla haurrak eta nerabeak hormonetara, bereziki neskak. Hiru urteko bilketan eta ebidentzien eta kasuen azterketan oinarrituta dago: lege eta hezkuntza-protokolo transak, komunikabideak eta haur eta gazteen kultura digitala, hezkuntza-esparruan trans auziari buruzko sentsibilizazio-programak eta prestakuntza-tailerrak, eta erakunde transaktibistek ikasleekin eta familiekin duten rola ere bai. Egileak haratago doaz haien azterketan, eta agenda transgeneristak ezkutatzen duen guztia eta neoliberalismoaren esparruan dituen ondorio galgarriak mahai gainean jartzen dituzte, bai eta agenda horrentzat zergatik den ezinbestekoa feminismoak gizartea eraldatzeko duen tresna nagusiaz jabetzea ere. (Octaedro, 2022)
└ Nadie nace en un cuerpo equivocado, de José Errasti y Marino Pérez

Genero-identitatearen ideien eta queer teorien kritikaren funtsezko mezua den izenburutik abiatuta, egileek ikuspegi psikologikotik, filosofikotik eta komunikaziotik heltzen diete gai horiei. Liburuaren lehen edizioa argitaratu aurretik saldu zen eta dagoeneko 12 edizio ditu. Silvia Carrascok Babeliako erreseinan zioen bezala, liburu-dendetako erakusleihoetan aleak egotea enperadorea biluzik doala ohartarazten duen pankartatzat har liteke, hondo gorri baten gainean letra hori handiak dituen portada deigarria baita. Lanak queer teorien hedapenean Unibertsitateak duen papera ere aztertzen du, baita diziplina gehienak ikasleen artean nagusi den transaktibismoaren presio irrazionalei amore ematen ari direla ere, eta bere gizarte-misioa betetzeko pentsamendu kritikoaren eta askearen ezinbesteko zeregina aldarrikatzen du. (Deustu, 2022)
└ Un daño irreversible. La locura transgénero que seduce a nuestras hijas, de Abigail Shrier

Irreversible Damage bat-bateko hastapeneko genero-disforiari buruzko kazetaritza-ikerketa da (Rapid-Onset Gender Dysphoria, RODG, Lisa Littmanek sortutako terminoa). Hori gero eta neska, nerabe eta gazte heldu gehiagori eragiten die AEBetan eta munduan. Egileak Genero Disforiaren ikerketa sakona egiten du, eta gazte horien gurasoak, medikuak eta kontseilariak elkarrizketatzen ditu, bai eta HAGD (Hasiera Azkarreko Genero Disforia) pairatzen duten gazteak ere, bai trantsizioak hasten dituztenak, bai nerabezaroan eta helduarora iristean hartutako erabakiez damutzen direnak, nahiz eta oraindik ez izan heldutasun nahikoa haien inplikazioak ulertzeko. Liburu hau ezinbesteko tresna da fenomeno hori ulertzeko. Erreseina luzeagoa aurki daiteke gure blogean. (Deustu, 2021)
└ Mamá, soy trans, de José Errasti, Marino Pérez y Nagore de Arquer

Liburu hau euren burua transtzat jotzen duten haurren eta nerabeen gurasoei laguntzeko eskuliburua da. Kasu praktikoen eta adibide zehatzen laguntzarekin, familia askok dituzten zalantzei erantzuten saiatzen dira egileak: «zer egingo dut nire alabak bere burura trans deklaratzen badu?», eta mintzatzeko eta arazoaren jatorria aurkitzen irakasteko jarraibideak eta galderak ematen dituzte. Nadie nace en un cuerpo equivocado liburuaren egileek, oraingoan, familientzako liburu bat idazten dute Nagore de Arquer gazte desistitu eta psikologiako ikaslearekin batera. Hark bere eskarmentutik zuzenean hitz egin dezake, ideia horiek nerabeak harrapatzen hasten direnean gazteen pentsamoldeak nola funtzionatzen duen berreraikitzeko orduan egiantzekotasuna lortzen laguntzeko. (Deustu 2023)
└ El género daña, de Sheila Jeffreys

Transgenerismoa erreakzio patriarkal gisa azaleratuko duen lan aitzindari honetan, Sheila Jeffreysek genero-identitatearen eta queer agendaren politiken orain arteko azterketa sakonenetako bat egin du. 2022ko ekainean Laura Lekuonak Tribuna Feministan bere buruari egindako galdera hartu genuen kontuan: imajinatzen al duzue Judith Butlerren El género en disputa liburu zital eta ilunzalea sustatu beharrean, Sheila Jeffreysen edozein lan ezaguna egingo balitz? Bereziki Gender hurts, Labrys argitaletxe feministari esker duela bi urtetik gaztelaniaz eskuragarri dagoen eta nahitaez irakurri beharreko lana. Testu zorrotz, sendo eta argia da eta genealogia eta sartze transgeneristaren eragina ezartzen du feminismoaren aurka jaurtitako benetako misil gisa, haren erabateko aurkakoa. Izan ere, Laurak dioen bezala, Sheilak hori etortzen ikusi zuen, eta ulertezina da lan hau gure herrian bere fenomenoa ulertzeko erreferentziarik aipatuena ez izatea, salbuespen ohoragarriak salbuespen. (Labrys Editorial, 2014)
└ Cuando lo trans no es transgresor, de Laura Lecuona

Laura Lekuonak ez du transgenerismoak feminismoarekiko duen erreakzioari buruzko liburua idatzi, entziklopedia baizik. Era artifizialean inbaditzen gaituzten ideia, dilema, argudio eta eztabaidetan ordena jarri du, ideologia antifeminista kaltegarri horren tranpa linguistiko eta ideologikoetan galtzea eragozten duten adibide, zerrenda, koadro eta eskema ugarirekin eta borondate pedagogikoarekin. Baina azpimarratu behar da, bere ekarpen handiaz gain, obrak argia ikusteko prozesuak feministek egia azaltzeko aurre egin behar dioten hegemoniaren neurria ematen digula bere baitan: liburuan trans auzia engainua dela adieraztea eta erakustea kosta egin zaio egileari «Siglo XXI» bezalako argitaletxe handiak argitaratzeko konpromisoan atzera egitea eta autoedizioa den beste aukerarik eduki ez izana. Gainera, liburua Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Liburu Azokatik erretiratu zen. Genero-kontzeptua arbuiatzearen alde dagoen feministetako bat da Lecuona. Izan ere, hizkuntza du jatorrizko espezialitatea, eta hizkuntzaren tranpen bidez sartzen gaitu bere azterketa zabalean. (“Siglo XXI” argitaletxeko edizioa bertan behera utzita, lana autoeditatua da, 2023.)
└ Delirio y misoginia trans, de Alicia Miyares

Saiakera filosofiko labur honetan, Miyaresek transgenerismoaz hitz egiteko «generismo queer» deitzen dionari buruz hitz egiten du, eta hori ideia transhumanisten esparru zabalagoan kokatzen du, baita benetan politikoki zer esan nahi duten ere, giza egoeran erabateko esku-hartzea lortzeko asmoan nahi ez diren ondorioak iragarriz. Horrek misoginia modu berriak ekar ditzake, eta, beraz, egileak feminismoaren barruko sexu/genero binomioaren esanahi tradizionala desegitearen aurka ohartarazten du, identitateen eta tranpa kontzeptualen anabasan ez erortzeko. Hori egiteko, ideia transgeneristak estatuen lege eta politiketan sartzeak dakartzan arriskuei buruzko eztabaidarako argudioetan sakontzen du, bereziki emakumeen eskubideen kasuan. (Catarata, 2022)
└ La fábrica de los niños transgénero, de Céline Masson y Caroline Eliacheff

Liburu hau haurren aldeko alegatua da, queer ideologiak dakarren mehatxuaren aurrean. Frantziako psikoanalisitik eta praktika klinikotik, egileek erakusten dute genero-autodeterminazioaren teoriak babeslekua direla irtenbideak bilatzen dituzten nortasun-gaitzak dituzten nerabe askorentzat. Liburuak salatzen du kalte itzulezinak eragin ditzaketen tratamendu hormonalak eta ebakuntza kirurgikoak sustatzeak dakarren eskandalu medikoa, eta azaltzen du nola teoria transgeneristak, modu sektarioan jardunez, ezari-ezarian gizarteko maila guztietara zabaltzen ari diren. (Deustu, 2023)
└ La estafa del transgenerismo, de Sandra Mercado

Liburu honek bere egilearen bizipenera hurbiltzen gaitu, transgenerismoaren biktima den gizon homosexual gisa, orain destrantsizionatua. Lehenengo zatia bizitza-ibilbidea da, eta bere aitaren ideia tradizional matxista eta homofoboetatik abiatuta, osasun-sistemak trantsizio mediko-kirurgikorantz nola bultzatu zuen kontatzen du sentitzen zuen sufrimenduaren erantzun gisa, oraindik ere genero-disforia deitzen duena. Urteetako lan psikoterapeutiko eta gogoetatsuaren ondoren, dena bere orientazio sexuala ez onartzearen ondorio zela konturatu zen. Bigarren zatiak ideologia transgeneristaren eta mugimendu transaktibistaren historia laburbiltzen du, eta genero-disforia duten pertsonei arreta emateko eredua salatzen du, transgenerismoa, baiezko terapiak lagunduta, neska eta mutil askoren osasuna eta bizitza suntsitzen ari baita, berearekin gertatu zen bezala. (Tierra de Nadie Editores, 2022)
└ La mujer molesta, de Rosa María Rodríguez Magda

Filosofiaren historian emakume gogaituei buruzko ideien berrikuspen sakona oinarri hartuta, liburu honek identitatea, generoa, trans, aniztasuna eta transidentitatea bezalako kontzeptu batzuk berrikusten ditu. Kontzeptu horien erabilerak patriarkatuaren nagusitasuna sustatzen nola lagun dezakeen aztertzen da, eta ideietan ez ezik, sexua genero hitzarekin ordezkatuz idazten diren legeekin egindako politiketan dagoen anbiguotasun semantikoa salatzen da, horrek dakarren arriskuarekin. Egileak honela dio: «Beste batzuen ordez hitz egiteko duintasunik ezaren premisa foucaultiarra onartzen dut; beren proposamenek feminismoari eragiten badiote baino ez dut hitz egingo haiek diotenari buruz. Ez dut zalantzan jartzen identitate berriak igarotzeko eskubidea, are gehiago, beharrezko irekitasun gisa ospatzen dut; hala ere, beharrezkoa da beste kolektibo batzuekiko aliantzak berrikustea, kontraesan batzuez jabetzeko eta elkarri laguntzen jarraitzeko». (Ménades Editorial, 2019)
Recursos destacados

Destrans testigantzak
Garai batean «gizon trans» gisa identifikatu ziren emakumeen testigantza itzuliak dira. Horietan emakume batzuek beren esperientzia azaltzen dute eta beren historia partekatzera ausartzen dira. Trantsizioara eraman zituzten testuingurua eta pentsamenduak, nola bizi izan zuten guztia eta nola konturatu ziren azkenean “trans izatea” ez zela ez konponbidea ez irtenbidea.

Genero-destrantsizioa: Ba al dago atzera egiterik?
Genero-destrantsizioaren ikerketa genero-disforia duten pertsonentzako arreta hobetzera zuzenduta egon behar da. Hainbat aldaketa mediko itzuliezinak badira ere, beti posible da lan egitea pertsona destransek beraien gorputzekin bakea egitea lor dezaten eta zerotik has daitezen.